lunes, 27 de abril de 2020

83 URTE

Nire amuma oso ttikia zen. Baina horretaz beti akordatzen zen. Agian hainbat aldiz entzuteagatik akordatzen zen. Niri beti kontatzen zidan istorio hori. Beldurrezkoa. Beldurgarria. Ez egiteko lo. Ezta negar ere. Ezintasuna. Amorrua.

Apirilaren astelehen batean. Nire amumaren ama lanera joan zen, betiko lez. Eta umeak etxean utzi zituen -9 guztira-, betiko lez. Izeko Justi nagusiena zen, nerabea. Amuma ttikiena, haurtxoa. Eta bat-batean sirena bat entzun zuten. Izeko Justik erabakia hartu zuen. 

Ume guztiak hartu -9ak- eta hilerrira. Ziztu bizian. Ezkutatzera. Eta hegazkinen motorrak. Eta... Bum. Bam. Bum. Beldurra hain itzela zen, ez baitzuten negar egiten. Ixil-ixilik. Nitxo batean ostendute hildakoez inguratuta. Baina horien beldurrik ez. Bizidunena, baizik. Bare bat aurpergitik. Baina ixil-ixilik. Mugitu barik. Orduak pasa. Inpernuko zaparrada hori bumbambum ere gelditu. Ama etxera bueltatu. Ta umeen arrastrorik ez. Munduko ikararik handiena. 

Non ote daude?
Eta hortxe agertu ziren. Hilerritik bueltan. Denak bizirik baina beldurrez hilik. Beste koittau batzuek ez zuten zorte hori izan. 
Goian beude
83urte

No hay comentarios:

Publicar un comentario